Ikestei agroturismo
ikestei agroturismo
agroturismo markina
agroturismo markina
agroturismo markina
restaurante markina
Restaurante Markina
slider8
slider9
slider1_1024x500
slider2_1024
slider3_1024
slider4_1024
slider5_1024
slider6_1024
slider7_1024
slider8_1024
slider9_1024

Ezagutu gaitzazu

Ikestei baserria Ziortza-Bolibarko Iruzubieta auzoan dago kokatua, Lea Artibai eskualdean eta Markina-Xemeindik 2,5km.tara.

Jatorrizko baserria uholde batek eraitsi zuen. Gaurko eraikuntza 1975. urtekoa da, bertan etxebizitza eta esne behien ustiapen bat zegoen. Ustiapen honek eraikuntza honetan 2005. urtera arte iraun zuen. Urte honetan jatetxea eta nekazalturismoa eraiki ziren, irailaren 5ean izan zen irekiera.

Bai jatetxea eta nekazalturismoa Ikesteiko familiaren ardurapean egon dira betidanik. Horregaitik bezeroek jasotzen duten arreta ezin hobea da.

Establezimendutik 150 metrotara, iparraldeko Donejakue bidea pasatzen da, Markina-Xemeindik Gernikara doan bide zatiaren tartean dago kokaturik. Ibilbide hau burutu izan duten hainbat erromesen indar berritze lekua izan da.

Donejakue bidea jarraituz bi leku garrantzitsu daude bisitatzeko; establezimendutik 2 km.tara Ziortza-Bolibarko udal herrian Simon Bolivar museoa eta bertatik beste kilometro batera Ziortzako monastegia.

Oporraldi eder batzuetarako kokapena ezin hobea da, bertatik Bilbo (40’) eta Donosti (50’) bezalako hiri zoragarri eta turistikoak bisitatu daitezke. Eta baita Lekeitio (20´) edo Ondarroa (15´) bezalako itsasbazterreko herri liluragarriak.

Jatetxea

150 lagunentzako bi jangela ditu, ezkontza, jaunartze, bataio eta lagun zein famili arteko ospakizunak egiteko leku paregabea. Musika eta garraioa eskaintzen dira. Eguneko eta asteburuko menuak daude, horrez gain bertoko produktuez osoturiko karta zabal bat eskaintzen da.

Jatetxeko berezitasunak etxeko haragia eta Ondarruko arrainak txingarretan dira, beti ere kalitate handiko produktuak eskainiz. Jatordua bikain bukatzeko, bezeroen artean oso arrakastatsuak diren etxeko andreak mimo handiz egindako postreak daude.

Nekazalturismoan bezala, jatetxea ere pertsona baliazinentzako prestatuta dago.

Jatetxearen inguruan haurren jolas toki bat dago, auto zein autobusentzako parking handi bat eta musikaz alaitutako terraza ikusgarri bat.

Doako WIFIA.

Nekazalturismoa

4 logela bikoitz ditu, logela bakoitzak bere komuna, telebista eta berogailua ditu. Nekazalturismoko elementu guztiak pertsona baliaezinentzako prestatuta daude, eta hauetariko komun bat guztiz egokiturik dago.

Sukaldea eta egongela ostatuko bezero guztientzat mankomunean erabiltzeko dira. Eraikin guztia berdegunez inguratuta dago eta nekazalturismoaren bekaldean jatetxea dago, bertan, bezeroek bazkaltzeko zein afaltzeko aukera izango dute. Doako WIFIA.

Prezioak eta erreserbak

Tarifak Ikestei

Jatetxea

  • Eguneko menua: 13,00 € (BEZ barne).
  • Asteburuko menua: 30,00 € (BEZ barne).

Landetxea

  • Landetxean daudenentzako afaria: 18,00 € (BEZ barne)
  • Banakako gela: 55,00 € (gosaria barne) (BEZ barne)
  • Logela bikoitza: 70,00 € (gosaria barne) (BEZ barne)
  • Logela hirukoitza: 90,00€ (gosaria barne) (BEZ barne)
  • Ohe gehigarria: 20,00€ (gosaria barne) (BEZ barne)

ERRESERBA ONLINE

Prezioak

Ikestei baserria Ziortza-Bolibarko Iruzubieta auzoan kokatzen da, Lea-Artibaiko eskualdean.

IKESTEI AGROTURISMO – RESTAURANTE

Barrio Zeinka-Ziarregi, 3
48278 Ziortza-Bolibar
T_ +34 94 616 81 27, M_+34 696 716 079
ikestei@telefonica.net

Izena (derrigorrezkoa)

Emaila (derrigorrezkoa)

Telefonoa

Mezua