Bere egitura esnerako behien abeltegikoa da eta baserri bezela erabili da 2005. urtera arte. Baserri munduan aldaketa handiak daudenez, baserria eta animaliak mantenduz, nekazalturismo eta jatetxea ipini da. Eraikuntza guztiz berriztua dago eta 2005. urteko irailaren 5ean zabaldu zen.
Animalientzat ikuilu berria eraiki da 250 metrotara. Lehenago ikuilu zena jatetxe bihurtu da eta sabaia nekazalturismoa.
Nekazalturismoak 4 gela bikoitz ditu bere bainugela, telebista eta berogailuarekin eta hauetariko bat ezinduentzat egokitua dago, nekazalturismo osoa bezala. Gainera bezeroentzat sukalde eta egongela dago.
Jatetxean 110 lagunentzako tokia dago eta ezinduentzat egokitua osorik. Menu ezberdinak eta karta aukera zabala eskaintzen da, berezitasuna eskualdeko okela eta arraina txingarretan erreta, eta etxeko postreak direlarik.
Familia guztiak egiten dugu lan gure proiektu hau aurrera eramateko.